Archive

Posts Tagged ‘Unitate didaktikoak’

Lagunak

martxoa 13, 2013 Utzi iruzkina

Hemen Sentir y Pensar (SM editoriala) programatik beste unitate bat duzue: Komunikazioa lantzeko “Zure laguna naiz”

Naturaren Sekretuak

urria 15, 2012 Utzi iruzkina

Kaixo! Hemen Naturaren inguruko unitate bat duzue, 2. zikloko ikasle bati zuzenduta. Bertan animaliak aztertzeaz gain aukeratutako testu mota asmakizuna da. Honi sarrera emateko hemen duzue mapa kontzeptuala ikasiko dugunaz hitz egiteko. Ondo pasa!

“Sentir y Pensar” Programa

urria 19, 2011 Utzi iruzkina

Programa honek, Adimen Emozionala lantzeko materiala eta proiektua biltzen du. Aurreko ikasturtean erosi genuen gure eskolan eta aurtengo unitateak eta programaketak prestatzeko kontutan hartu beharrekoa iruditzen zait. Orain, unitate hau jarri dut martxan. Lehendabiziko unitate honetan Autoirudia lantzen da. Nik hemen agertzen diren ekintzak egin ditut eta honez gain beste batzuk, momentuan bururatu zaizkidanak: power point bat egin pertsonaiek esaten dutena sartuz, ikasleen gurasoen lanbideetaz hitz egin, … Ia zer diozuen.

Testu deskriptibo sinpleak

abendua 3, 2010 Utzi iruzkina

Hemen testu deskriptibo sinpleak egiteko gida eta fitxak dituzue.

drive:

https://drive.google.com/file/d/0B3BW0DCJOcBBODhsTTlzc0dIRTA/view?usp=sharing

 

Jostailuak

azaroa 10, 2010 Utzi iruzkina

Irakasle batekin jostailuen inguruan lan egin behar genuen, hainbatetan arazoak egoten direlako. Normalean etxetik jostailuren batekin etortzen da eskolara, baina, askotan zerbait gertatzen zaio: galtzen du, beste bati aldatzen dio truekean galduz, apurtzen zaio … Zerbaiten bila nengoela Anabel Cornagok, “el sonido de la hierba al crecer” blogaren arduradunak jostailuen inguruan egindako lan hau aurkitu nuen eta moldatuz beste hau sortu dut. Ia zer iruditzen zaizuen!

drive:

https://drive.google.com/file/d/0B3BW0DCJOcBBN19tYzlhZW92MzA/view?usp=sharing

Ingurune Unitateak egokituta

Iraila 23, 2010 Utzi iruzkina

Hemen gai batzuk SPC sistemarekin egokituta aurkituko dituzue. Pizkanaka gero eta gehiago edukiko ditugulakoan beste modu batean sailkatu edo antolatuko ditugu, baina, momentuz, kategorietan “Unitate didaktikoak” atalean aurkituko dituzue.

Eragile geologikoak

Ilargia

lurra

Eguzki Sistema

Harriak

Unibertsoa

Klima eta Puntu kardinalak