Archive

Posts Tagged ‘materialak’

“Sentir y Pensar” Programa

urria 19, 2011 Utzi iruzkina

Programa honek, Adimen Emozionala lantzeko materiala eta proiektua biltzen du. Aurreko ikasturtean erosi genuen gure eskolan eta aurtengo unitateak eta programaketak prestatzeko kontutan hartu beharrekoa iruditzen zait. Orain, unitate hau jarri dut martxan. Lehendabiziko unitate honetan Autoirudia lantzen da. Nik hemen agertzen diren ekintzak egin ditut eta honez gain beste batzuk, momentuan bururatu zaizkidanak: power point bat egin pertsonaiek esaten dutena sartuz, ikasleen gurasoen lanbideetaz hitz egin, … Ia zer diozuen.

Advertisements

Pocoyo Memorya

urria 20, 2010 Utzi iruzkina

Hemen Pocoyoren inguruan egokitutako beste materiala duzue. Kasu honetan memory jolasa da. Alde batetik hemen jolasteko irudiak dituzue, jolasteko gida ere baduzue, ikasleak jakin dezan zer egin behar duen eta nola jolasten den. Bukatzeko, irudi bakoitzari  esaldia jarri diot SPC sistemarekin lagunduta,  ulermena eta adierazpena bultzatzeko.

Mailak:Jolasak Etiketak:

Kontzientzia Fonologikoa

ekaina 18, 2010 Utzi iruzkina

Hemen metalenguajea lantzeko euskeraz fitxa batzuk dituzue. Aprobetxatu!

Mailak:Fonologia Etiketak:

Animaliak zeinuen bidez

ekaina 18, 2010 Utzi iruzkina

 

 

Ipuin honetan bai animaliak bai beraien hotsak lantzeko, zeinu hizkuntzaren bidez, aukera izango duzue:

Mailak:Ipuinak Etiketak:

“Pertsonak deskribatuz” Jolasa

ekaina 16, 2010 Utzi iruzkina

Pocoyorekin jarraituz hemen duzue jolas bat. Deskribapenak egiteko erabiliko dugu. Ikusi eta esango didazue!

Mailak:Jolasak Etiketak:

Pocoyo Dance

ekaina 16, 2010 Utzi iruzkina

Hemen Pocoyo-rekin material diferenteak jarriko dizkizuet. Hemen, Powert Point bat duzue, Pocoyo Dance bideotik aterata dago, bideoa ikustea beraz, lehendabiziko pausua izango da. Power Pointen audioak egiteko, beste dokumento hau duzue. Honi esker, ikasleak esaldien egitura sintaktikoa edukiko du, eta, lagungarria izan daiteke behar izatekotan. Panpin honekin jarraitzeko hemen duzue web gune bat Mundo Pocoyo. Bertan, ekintza bat dago, Pocoyizate, hainbat panpin diferente egiteko eta hainbat eduki landu: gorputz eskema, arropak, deskripzioak … Oso ondo dagoen aukera! Pertsonaien irudiak gorde ditzakegu eta bete materialak egin. Bukatzeko Juana, maestradeal blogetik material bi hauek eskeintzen dizkigute deskripzioak lantzeko. Biak, bere kolaboratzaile batek eginda Natalia. Benetan polita dela eskerrik asko bioi! Erderaz egon arren itzuli ahal da. Bata eta bestea.

Mailak:Sailkatu gabea Etiketak:

Leioako Ale Mintegia

ekaina 15, 2010 2 iruzkin

Aurreko ikasturtean 2009-2010, Leioako Berritzeguneak antolatutako Ale Mintegiak egindako lana eskeintzen dizuet. Momentu horretan argi eduki genuen beharrari erantzun genion: Espektro Autista diagnostikoa duten hainbat umeen aurrean eman beharreko lehenengo pausuak zerrendatu, argitu, zehaztu … eta … nolabait … erantzun posibleak eman. Helburu horrekin lanean hasi ginen eta benetan zaila egin zitzaigula. TEA diagnostikoa oso zabala da, eta, urritasun hori duten umeak oso ezberdinak izan daitezke, baina, tresna honekin hasiera “agian” errezago edukiko duzue. Bi dokumento dira, batean tutorearekin lehendabiziko bileretan egin beharreko galdetegia, biok argi eduki dezagun umearen gelaren testuingurua nolako den. Bestean, Haur hezkuntzako gela arrunt batek duen funtzionamenduan oinarrituta egon daitezken egoerak eta irtenbideak. Horrela esanda kriston materiala dela ematen du, baina, hasierako dokumentua besterik ez da, zeren eta aldaketak egiteko aukera dugu, dokumento irekia da eta zuen laguntzarekin hobetu ahal izango dugu. Ia zer iruditzen zaizuen!!

Tutorearen galdetegia eta Programa

 

 

Mailak:Informazioa Etiketak: