Archive

Archive for the ‘Jolasak’ Category

“La vaca connie” EGUNERATUTA

abendua 5, 2012 Utzi iruzkina

Web gune honetan ipuin jolas polit bat dago. Connie behiak animali batzuk aurkitu behar ditu, bost gune ezberdinetan, guztira 15 animali. Oso polita denez eta umeei asko gustatzen zaienez, SPC sinboloekin animaliek esaten dituzten esaldiak egitea bururatu zitzaidan. Horrela, jolas bat asmatu nuen; mahai jolas bat. Inprimatzen ditugu Connie behiaren laminak jolasaren ardatza izango direla. Gero, inprimatuko ditugu ere, batetik, animaliak eta bestetik Gehiago irakurri…

Lengoaiarekin Jolastuz

maiatza 9, 2012 Utzi iruzkina

Kaixo! Entha editorialak duen material baten ideia hartuz (Pragma) jolas hau egin dut. Komunikazioa eta lengoaiaren estruktura lantzeko baliogarria da. Merkatuan “Comunicación Referencial” deitutakoa lantzeko  material batzuk daude, niri Jeu da langage Nathan editorialarena asko gustatzen zait.  Hemenduzue nik egin dudana marrazki bizidunen irudiekin eta photoshop laguntzarekin.

Jolasteko modua: 4 edo 5 tarjeta banatuko ditugu, mahai gainean ikasle  bakoitzak plantilla bat dauka, irudiak bertan kokatuko ditu. Hiru marrazki dituzten txartelak banatuko ditugu eta horren modukoa lortzeko tarjetak eskatuko ditugu. Hiru irudietako txartelak lortu behar ditugu,  gehien lortzen duenak irabaziko du.

Ia orain dokumentoa ondo deskarga dezakezuen!!!

Mailak:Jolasak Etiketak:

Pocoyo Memorya

urria 20, 2010 Utzi iruzkina

Hemen Pocoyoren inguruan egokitutako beste materiala duzue. Kasu honetan memory jolasa da. Alde batetik hemen jolasteko irudiak dituzue, jolasteko gida ere baduzue, ikasleak jakin dezan zer egin behar duen eta nola jolasten den. Bukatzeko, irudi bakoitzari  esaldia jarri diot SPC sistemarekin lagunduta,  ulermena eta adierazpena bultzatzeko.

Mailak:Jolasak Etiketak:

“Bila itzazu akatsak” jolasa

Iraila 22, 2010 Utzi iruzkina

Jolas honetan atentzioa eta hizkuntza landu dezakegu. Gida bat duzue ikasleak zer egin behar duen jakiteko edota beste norbaiti azaltzeko. Irudiak errezak dira, jolasteaz gain azalpenak, deskribapenak,…, egin ditzakegu. Hemen duzue.

Mailak:Jolasak

“Pertsonak deskribatuz” Jolasa

ekaina 16, 2010 Utzi iruzkina

Pocoyorekin jarraituz hemen duzue jolas bat. Deskribapenak egiteko erabiliko dugu. Ikusi eta esango didazue!

Mailak:Jolasak Etiketak:

Jolasak eta Ipuinak txikientzat

maiatza 24, 2010 Utzi iruzkina

Hemen jolas eta ipuin batzuk dituzue txikiekin lan egiteko.

Mailak:Jolasak

Arreta Goiztiarrarako jolasak

maiatza 21, 2010 Utzi iruzkina

Blog honetan arreta lantzeko hainbat joku daude. Batzuk sinpleak dira eta saguaren mugimendua ikasteko erabil ditzakegu baina, beste batzuk, auker asko ematen dizkigute. Probatu!!!